Project Description

Jasota 30%
[wooslider slider_type=”attachments” limit=”7″ id=”2″]
Entregatua 83%

Karretila jasotzaile baten trakzioko bateria (48V 24 x 5 PzS 625). Bateriaren kargak lanaldi erdia besterik ez zuen irauten.

Battek-era heltzerakoan hasierako azterketa egin eta C5-eko deskargapean (5 ordutan) jarri zen. Honi esker, zelda (gelaxkak, osagaiak) guztien funtzionamendua eta egoera zehaztu ziren hauek metatutako energia askatzen zijoazten bitartean. Bateria BCA-rekin (Battery Cell Analyzer) aztertzerakoan multzo osoaren errendimendu baxua eragiten zuten lau osagai aurkitu genituen, bateriaren errendimendua % 30-a baino baxuagoa zelarik. Beste osagaien errendimenduaren neurketak zera adierazi zuen, nahiko onargarria zela baina hobera egin zezakeela.

Erregenerazio edo berriztapen prozesuen bitartez matxuratutako lau osagaietatik bi konpondu genituen eta beste biak, birziklatutako bi osagaiez ordezkatu genituen. Konponketa eta aldaketa hauen ondorioz multzo osoak deskargan eskaintzen zuen errendimendua % 83-koa zen, berriz ere bi lanaldi irauteko nahikoa.

Bateriaren sulfatazioa mugatzeko helburuarekin, frekuentzia altuko pultsuak igortzen dituen gailua ezarri genion eta kargatu ondoren, gure urte baterako bermearekin bat entregatu genion.