Cargados de soluciones 943 09 09 60|battek@battek.es
  • Twitter

    Twitter

  • Google+

    Google

Battek – Cargados de soluciones
  • Gurekin
  • Zer egiten dugu?
  • Abantaila
  • Zure bateria
    • Informazio erabilgarria
    • Ohiko galderak
  • Lanak
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • EU
  • ES

Ohiko galderak

  • Home
  • Ohiko galderak
  • All
  • Baterien berriztapena
  • Ezagutu zure bateria
  • Mantenurako aholkuak
  • Sulfatazioa
Nahikoa da bateria pausagunean aztertzea edo funtzionamenduan ere aztertu behar al da?

Noski, ezinbestekoa da bateriaren portaerari buruzko parametroak ezagutzea bai funtzionamenduan eta baita ere pausagunean. Hain zuzen ere, bi egoera hauen arteko desberdintasunak aukera emango digu bateriaren arazoa zehaztasunez ezagutu ahal izateko eta bezeroari irtenbide egokiena eskeini ahal izateko.

Bateriaren parametroak pausagunean neurtzeaz gain, Battek, Battery Cell Analyzer (BCA) teknologiari esker eta fabrikatzaileak berak gomendatzen duen deskargan, osagai ( gelaxkak…) bakoitzaren funtzionamenduaren portaera neutzeko gai gara.

BCA –k, bateriak metatuta duen energia ematen ari denean, gelaxka bakoitzaren funtzionamenduaren datuak erregistratzen ditu eta hauetariko bakoitzaren gaitasuna erakusten du; honek bateriaren arazoa fidagarritasunez identifikatzea eta hobekuntza aukerak balioztatzea ahalbidetzen du.

Berun azido baterien parametro nagusiak
  • Tentsioa zirkuitu irekian: bateriaren borneak deskonektaturik neurtzerakoan bateriaren gutxi gorabeherako karga maila adierazte du.
  • Ah: Ampere-ordu. Baterien gaitasuna adierazten du. Balio honek bateriak ordu batean eman dezaken korronte kopurua adierazten du. Adibidez, 60 Ah-ko bateria batek 60 Ampere eman ditzazke ordu batean.
  • CCA (Cold Cranking Amps): abio gaitasuna hotzean, -18 ºC-tan, 30 segundutan eta 7.2 V–tik jaitsi gabe (12 V-ko bateria) eman dezaken korrontea adierazten du. Bere unitatea Ampere (A) da.
  • CA (Cranking Amps): abio gaitasuna da eta 0 ºC-tan, 30 segundutan eta 7.2 V-tik jaitsi gabe (12 V-ko bateria) eman dezaken korrontea adierazten du. Bere unitatea Ampere (A) da.
  • RC (Reserve Capacity): guztiz kargaturiko bateria batek bere tentsioa 10.5 V-tik jaitsi baino lehen, 25 A emateko behar duen denbora adierazten du minututan.
  • Dentsitatea: elektrolitoak duen azido sulfuriko kantitatea neurtzeko balio du. Kargaturiko bateria batean, dentsitatea gehienezkoa izan behar da eta hala ez denean, elektrolitoaren sulfatoa berun sulfato moduan kristalizatuta aurkitzen delako izaten da.
Noiz dago berun-azido bateriaren eztanda arriskua?

Bateria baten karga-prozesuaren amaieran eta baita karga amaitu eta denbora epe bat igaro ondoren, oxigenoa eta hidrogenoa askatuko duen gas produkzioa ematen da. Hau dela eta arreta-neurri batzuk hartu beharko dira; neurriak ez hartzekotan gas produkzioa ematen ari den bitartean sugarra edo txinparta bat bateriara urbiltzen bada, askatu den hidrogenoaren eztanda eman daiteke.

Nola eta noiz gehitu behar zaio ura berun-azido bateria baten elektrolitoari?

Berun-azido bateria askok mantenua behar dute, bateria irekiak dira eta ondorioz gure bateriak baldintza egokietan eduki nahi baditugu, hauen elektrolitoaren ur-maila egokia mantentzea ezinbestekoa da.

Mantenua behar duten baterietan elektrolitoaren betetzea ur desionizatuarekin egin behar da (filtrazioz, alderantzizko osmosiaz lorturiko ur desionizatua erabiliz edo garestiegia den ur distilatua erabiliz). Berunezko plakak babesgabe gelditu ez daitezen, elektrolitoaren betetzea urarekin aldizka egin beharreko lana izango da.

Elektrolitoan dagoen azido sulfurikoa lurruntzen ez denez, ez da inoiz azido sulfurikoa gehitu behar, ur soila baizik.

Zenbat eta noiz gehitu behar da ura?

  • Ura gehitu behar da bateria guztiz kargaturik dagoenean gehienezko ur-mailaren adierazleraino.
  • Bateria kargatu baino lehen elektrolitoak ez baditu berunezko plakak estaltzen, ura gehitu beharko da soilik hauek estaltzeraino.
Tenperaturaren eragina berun-azido baterietan

Berun-azido bateriek errendimendu/iraupen ratio hoberena eskaintzen dute 25º C tenperatura inguruan (fabrikatzaileak adierazten duenaren arabera).

  • Tenperatura altuetan bateriaren errendimendua areagotzen da baina bateriaren bizitza erabilgarria murrizten da.
  • Tenperatura baxuetan bateriaren gaitasuna murriztuko da.

Tenperatura baxuegiek, 0º C-tik hurbilekoak edo 0º C azpikoak, elektrolitoaren izozte arriskua dakarte, batez ere bateriaren karga baxua denean. Horregatik tenperatura hauetan ezinbestekoa da bateria ondo kargatua izatea izozteak eragin dezaken leherketa saihesteko.

Nola gorde garai batez erabiliko ez den bateria bat?
  1. Gorde baino lehen, bateria kargatu.
  2. Hondar-kontsumoa ekiditeko bateria makinatik deskonektatu.
  3. Gorde leku lehor, fresko, egurastu eta hautsik gabekoa.
  4. Tentsioa eta elektrolitoaren dentsitatea errebisatu hilabetero.
    Klima beroko lekuetan edo udaran hamabost egunero errebisatu.
    Klima hotzeko lekuetan edo neguan, ezinbestekoa da ondo kargatua mantentzea izoztea ekiditeko.
  5. Karga %75 baino baxuagoa bada, kargatu.
  6. Berriro martxan jarri behar denean, kargatu erabili baino lehen.
Zer gertatzen zaie nire bateriei? Zergatik ez dira lehen bezala kargatzen?

Ziklo bakoitzean, hau da, karga eta deskarga prozesu bakoitzean, bateriek, sulfatazio prozesuaren eraginez hondatze geldo eta errendimendu galera jasaten dute. Sulfatazioa, plaketan gertatzen den berun sulfatoaren kristalizatze-prozesuari deritzo arrunki.

Kristalizaturiko sulfatoa, hots, karga ziklo bakoitzaren ondorioz plaken azalean eransten doana, areagotzen doa eta ondorioz, energia metatzeko eta emateko beharrezkoak diren prozesu elektrokimikoetan erreakzionatzen duten materialen murrizketa eragiten da (azido sulfuriko eta beruna).

Bai berun-azido eta bai nikel-kadmio baterietan, berriztapena planteatu beharko litzateke.

Desulfatazioarekin emaitza ezinobeak lortzen dira mota guztietako baterietan, bai trakzioko, erdi-trakzioko, abioko, gelezko eta bateria egonkorretan.

Nola jakin dezaket bateriak hoberantz egin duen Battek-en tratatua izan ondoren?

Berriztaturiko edo/eta konpondutako bateriarekin batera honen egoerari buruzko txostena entregatzen da; bertan, bateriaren parametroen balio berriak eta fabrikatzaileak gomendaturiko deskargaren datuak jasotzen dira. Honetaz gain, funtzionamenduaren hobekuntza, bezeroaren makinan erabiltzerakoan frogatzen da.

Mantenu makinen kasuan, erabiltzaileak erraz nabarituko ditu bai autonomia-igoera eta baita denbora epe luzeago batean tentsio egokian lan egiteko gaitasuna.

Karretila kargatzeko edozein atsedenaldi aprobetxatu dezaket?

Atsedenaldi laburretan egiten diren baterien kargek hondatze progresibo bat eragiten dute eta bateriaren bizitza erabilgarria murrizten dute.

Bateria agortu gabe kargatzen ipini daiteke baldin eta karga osoa egingo denean eta karga hori ez egitekotan, karretilak hurrengo lan-txanda osoa jasateko gaitasuna izango ez duenean.

Demagun karretila jasotzaile baten kasua. Zoritxarrez atsedenalditan edo bazkaltzeko geldialditan egiten diren kargak, bateriak txanda oso baten zehar lan egiteko gaitasuna ez duelako egiten dira. Kasu hauetan, bateriaren errendimendua eskuratu ahal izateko bateria berriztatzea da irtenbiderik egokiena.

Kasu egin gure baterien kargari buruzko aholkuei.

  • Ez egin bateriaren karga laburrak, hauek bateriak suntsitzen bait dituzte.
  • Bateriaren bizitza erabilgarria maximizatzeko, egunean behin baino gehiago ez da kargatu behar. Erabilera intentsiboetan ondokoa gomendatzen da: 8 lan-ordu, 8 karga-ordu eta 8 atseden-ordu; denboraldi hauek ezin badira bete karretilak txanda batean baino gehiagoan lan egin behar duelako, txanda bakoitzean bateria desberdina erabiltzea gomendatzen da.
  • Kontu haundia izan behar da karga azkarreko zikloekin. Benetako beharra suertatzen denerako gorde eta ez ohiko egoeratan erabiltzeko.
Egokia da bateriak desulfatatzea hauen errendimendua ertaina denean?

Bai noski. Bateria autonomia galtzen hasten denean eta kargen arteko tarteak murrizten doazenean desulfatazioak emaitza hobeagoak eskainiko ditu eta bateriaren bizitza erabilgarria areagotuko da.

Bateriaren bizitzan zehar desulfatazio prozedura anitz egiteak, bere bizitza erabilgarria areagotzeaz gain, honen autonomia eta errendimendua ere igoko ditu.

Recent Posts

  • Europa prohíbe el cadmio y mercurio en baterías y pilas October 11, 2013
  • Todo listo para el arranque de FITMAQ 2013 en @BEC_Bilbao September 30, 2013
  • FITMAQ 2013 – Feria Internacional de Maquinaria de Ocasión y Usada September 26, 2013
  • Premios IFOY a las mejores carretillas elevadoras del año September 25, 2013
  • Battek: Regeneración y venta de baterías en el País Vasco y Navarra July 31, 2013

logo battek
logo TAB

B-75089821
Pol. Industrial Lastaola, 95 Nave 2-7
20120 Hernani

T. 943 09 09 60
E. battek@battek.es

Azken berriak

  • Europa prohíbe el cadmio y mercurio en baterías y pilas
  • Todo listo para el arranque de FITMAQ 2013 en @BEC_Bilbao
  • FITMAQ 2013 – Feria Internacional de Maquinaria de Ocasión y Usada
  • Premios IFOY a las mejores carretillas elevadoras del año
  • Battek: Regeneración y venta de baterías en el País Vasco y Navarra
  • RT  @TABspain : Estaremos presentes en la 8ª edición de la feria Logistics & Distribution, los días 12 y 13 de noviembre en  @feriademadrid  pr…

    4 years ago
  • Cargar en 20 minutos tu coche eléctrico es posible: la solución vasca al reto de la batería https://t.co/q6mb6RbWWW https://t.co/AxmtSNfhjq

    5 years ago

¿Non gaude?

Battek - Polígono Industrial Lastaola - Hernani

  • Twitter

    Twitter

  • Google+

    Google

  • Propiedad de Battery Tek S.L. | Política de privacidad | Desarrollado por TransModalBots y TGA+ Asociados