Berun-azido bateria askok mantenua behar dute, bateria irekiak dira eta ondorioz gure bateriak baldintza egokietan eduki nahi baditugu, hauen elektrolitoaren ur-maila egokia mantentzea ezinbestekoa da.
Mantenua behar duten baterietan elektrolitoaren betetzea ur desionizatuarekin egin behar da (filtrazioz, alderantzizko osmosiaz lorturiko ur desionizatua erabiliz edo garestiegia den ur distilatua erabiliz). Berunezko plakak babesgabe gelditu ez daitezen, elektrolitoaren betetzea urarekin aldizka egin beharreko lana izango da.
Elektrolitoan dagoen azido sulfurikoa lurruntzen ez denez, ez da inoiz azido sulfurikoa gehitu behar, ur soila baizik.
Zenbat eta noiz gehitu behar da ura?
- Ura gehitu behar da bateria guztiz kargaturik dagoenean gehienezko ur-mailaren adierazleraino.
- Bateria kargatu baino lehen elektrolitoak ez baditu berunezko plakak estaltzen, ura gehitu beharko da soilik hauek estaltzeraino.