Cargados de soluciones 943 09 09 60|battek@battek.es

Nahikoa da bateria pausagunean aztertzea edo funtzionamenduan ere aztertu behar al da?

Noski, ezinbestekoa da bateriaren portaerari buruzko parametroak ezagutzea bai funtzionamenduan eta baita ere pausagunean. Hain zuzen ere, bi egoera hauen arteko desberdintasunak aukera emango digu bateriaren arazoa zehaztasunez ezagutu ahal izateko eta bezeroari irtenbide egokiena eskeini ahal izateko.

Bateriaren parametroak […]

Berun azido baterien parametro nagusiak

Tentsioa zirkuitu irekian: bateriaren borneak deskonektaturik neurtzerakoan bateriaren gutxi gorabeherako karga maila adierazte du.
Ah: Ampere-ordu. Baterien gaitasuna adierazten du. Balio honek bateriak ordu batean eman dezaken korronte kopurua adierazten du. Adibidez, 60 Ah-ko bateria batek 60 Ampere eman ditzazke […]

Noiz dago berun-azido bateriaren eztanda arriskua?

Bateria baten karga-prozesuaren amaieran eta baita karga amaitu eta denbora epe bat igaro ondoren, oxigenoa eta hidrogenoa askatuko duen gas produkzioa ematen da. Hau dela eta arreta-neurri batzuk hartu beharko dira; neurriak ez hartzekotan gas produkzioa ematen ari den […]

Nola eta noiz gehitu behar zaio ura berun-azido bateria baten elektrolitoari?

Berun-azido bateria askok mantenua behar dute, bateria irekiak dira eta ondorioz gure bateriak baldintza egokietan eduki nahi baditugu, hauen elektrolitoaren ur-maila egokia mantentzea ezinbestekoa da.

Mantenua behar duten baterietan elektrolitoaren betetzea ur desionizatuarekin egin behar da (filtrazioz, alderantzizko osmosiaz lorturiko […]

Tenperaturaren eragina berun-azido baterietan

Berun-azido bateriek errendimendu/iraupen ratio hoberena eskaintzen dute 25º C tenperatura inguruan (fabrikatzaileak adierazten duenaren arabera).

Tenperatura altuetan bateriaren errendimendua areagotzen da baina bateriaren bizitza erabilgarria murrizten da.
Tenperatura baxuetan bateriaren gaitasuna murriztuko da.

Tenperatura baxuegiek, 0º C-tik hurbilekoak edo 0º C […]

Nola gorde garai batez erabiliko ez den bateria bat?

Gorde baino lehen, bateria kargatu.
Hondar-kontsumoa ekiditeko bateria makinatik deskonektatu.
Gorde leku lehor, fresko, egurastu eta hautsik gabekoa.
Tentsioa eta elektrolitoaren dentsitatea errebisatu hilabetero.
Klima beroko lekuetan edo udaran hamabost egunero errebisatu.
Klima hotzeko lekuetan edo neguan, ezinbestekoa da ondo kargatua mantentzea izoztea […]

Zer gertatzen zaie nire bateriei? Zergatik ez dira lehen bezala kargatzen?

Ziklo bakoitzean, hau da, karga eta deskarga prozesu bakoitzean, bateriek, sulfatazio prozesuaren eraginez hondatze geldo eta errendimendu galera jasaten dute. Sulfatazioa, plaketan gertatzen den berun sulfatoaren kristalizatze-prozesuari deritzo arrunki.

Kristalizaturiko sulfatoa, hots, karga ziklo bakoitzaren ondorioz plaken azalean eransten doana, […]

Nola jakin dezaket bateriak hoberantz egin duen Battek-en tratatua izan ondoren?

Berriztaturiko edo/eta konpondutako bateriarekin batera honen egoerari buruzko txostena entregatzen da; bertan, bateriaren parametroen balio berriak eta fabrikatzaileak gomendaturiko deskargaren datuak jasotzen dira. Honetaz gain, funtzionamenduaren hobekuntza, bezeroaren makinan erabiltzerakoan frogatzen da.

Mantenu makinen kasuan, erabiltzaileak erraz nabarituko ditu […]

Karretila kargatzeko edozein atsedenaldi aprobetxatu dezaket?

Atsedenaldi laburretan egiten diren baterien kargek hondatze progresibo bat eragiten dute eta bateriaren bizitza erabilgarria murrizten dute.

Bateria agortu gabe kargatzen ipini daiteke baldin eta karga osoa egingo denean eta karga hori ez egitekotan, karretilak hurrengo lan-txanda osoa jasateko gaitasuna […]

Egokia da bateriak desulfatatzea hauen errendimendua ertaina denean?

Bai noski. Bateria autonomia galtzen hasten denean eta kargen arteko tarteak murrizten doazenean desulfatazioak emaitza hobeagoak eskainiko ditu eta bateriaren bizitza erabilgarria areagotuko da.

Bateriaren bizitzan zehar desulfatazio prozedura anitz egiteak, bere bizitza erabilgarria areagotzeaz gain, honen autonomia eta errendimendua […]