Zehaztasunez analizatzen dugu zure baterien egoera, hauen errendimenduarekiko diagnosi osoa eta fidagarria eskainiz
Mota guztietako baterien erreparazioa eta berreskuraketa, hauei karga eraginkortasuna itzuliz eta funtzionamendua hobetuz
Bateria berri eta bermea duten bateria birziklatuen eskaintza zabala prezio lehiakorrean

Diagnosia gure instalazioetan

Bateria analizatzen dugu bere egoera ezagutzeko.
Tentsio eta dentsitate parametroak neurtzeaz gain, osagai bakoitza frogatzen dugu potentzia ematen ari den bitartean; modu honetan, deskarga martxan dagoenean osagai bakoitzaren portaera eta bilakaera ezagutu ahal da.
Diagnosi sakon eta fidagarriena burutzen eta errendimendua neurtzen dugu.

  • Diagnosia Battek-en: bezeroak hasierako abiapuntua ezagutu nahi duenean.
  • Bateria kargaturik, tentsio eta dentsitateen irakurketa eta neurketa.
  • Bateriaren arabera eta hauen eraginkortasuna zehazteko helburuarekin, deskarga prozesu normailzatuak C5, C10, C20 edo C100-ean.
  • Deskarga prozesuan zehar, gelaxken eta beste osagaien egoera zehazki eta sakonki konprobatzen dugu.
  • Akats, oker eta matxurak detektatu eta matxuratuta edo/eta gehien ondatuta dauden osagaiak aurkitu.
  • Txosten osotuak, fidagarriak eta lortutako prozesu eta datuen bermatzaileak.
  • Litezkeen hobekuntza ekintzak proposatu emaitzen analisia eta interpretazioaren bitartez.

Konponketa eta berriztaketa

Zure bateria konpontzen dugu akastun edo matxuratutako osagaiak berriztatuz.
Osagai guztien errendimendua altxatzen dugu multzoaren eraginkortasuna igoaz.
Konponezineko osagaiak birziklaturiko edo osagai berriekin ordezkatzen ditugu.

  • Zubien deskonexioa, hasierako garbiketa eta prestaketa
  • Desulfatazio prozesua
  • Irakurketa eta neurketa
  • Gelaxkak eta beste osagaiak konpondu, doitu eta ordezkatu
  • Deskarga eta errendimendua konprobatu
  • Diagnosia eta ebaluazioa
  • Karga, deskarga eta gelaxkak parekatzea
  • Helburua lortuta: errendimendua ≥ %80
  • Kutxa konpondu eta garbitu
  • Margotu eta etiketatu
  • Bezeroari bueltatu baino lehen, kargatu
  • Prozesuaren eta amaierako egoeraren txostena prestatu
  • Bateria entregatu

Baterien salmenta

Bateriak hobera egiten ez duenean ordezkatzeko bateria berriak eskaintzen ditugu.
Trakzio, erdi-trakzio, egonkor, abio, VRLA, AGM, gel eta abarreko bateria berrien eskaintza zabala dugu.
Gure prezioak lehiakorrak dira.
Trakzioan garraio-kostuak barne.
Garraio-kostuak barne beste baterien 4 unitate edo gehiagoko eskaeretarako.

  • Trakzioko bateriak, hauen konexioak malguak, hariz lotzen eta erraz muntatzen direnak eta arriskuak ekiditeko isolaturik daudenak
  • Ziklo sakoneko erdi-trakzioko bateriak
  • Europan ISO 9001 eta ISO 14001 kalitate sistemen baldintzetan fabrikatuak
  • 2 urtetako bermea trakzioko baterietan eta urte bateko bermea erdi-trakzio eta abioko baterietan
  • Gaitasun handia eta errendimendu hoberena
  • Iraunkortasun handia
  • Bizitza-ziklo handiagoa
  • Gehienezko potentzia
  • Karga azkarra

Berriztatutako eta birziklatutako baterietan

Bigarren eskuko bateriak.
Gure teknikariek birziklatu eta berriztatutakoak.
Merkatuko preziorik hoberenetan.
Battek-ek bermaturiko bateriak.

Kontsultatu orain gure eskaintzak berriztatutako eta birzkiklatutako baterietan

Euskadin eta Nafarroan ardura dugu

Gure lan-taldea desplazatuko da Euskadiko – Araba, Gipuzkoa, Bizkaia – eta Nafarroako baterien berreskuraketa eta berriztapen zerbitzu hoberena eskaini ahal izateko.