Enpresa

Battek energia arloko enpresa dugu, bateria elektrikoak berriztatzeko eta berreskuratzeko prozesu aurreratuena erabiltzen duena.

  • 2013an sortutako enpresa berri bat gera.
  • Motibazio handiko giza talde gazte eta ekintzailea osatzen dugu.
  • Zerbitzu guztiz trebea, serioa eta zorrotza eskaintzera bideratuta gaude.
  • Gure lana emaitza fidagarriak, neurgarriak eta egiaztagarriak eskaintzean datza.
  • Bezeroaren beharrei hoberen egokitzen zaizkien irtenbideak eskaintzen ditugu.
“Bezero bakoitzaren problematikari eta bere baterien benetako egoerari egokituriko soluzioak ematen ditugu.”
Eneko Suinaga, Battery Tek

Teknologia

Ez diegu inoiz sartzen gehigarririk bateriei

Gure berriztatzeko lanak desulfatazio tratamendua du ardatz nagusi, prozedura teknologikoan. Berun sulfatozko kristalak apurtu eta deselkartzen ditugu eta, hortaz, plaken azalera eraginkorra handiagotzen da eta ia haren jatorrizko egoerara bueltatzen dira. Goi teknologia eta tresna aurreratuen bitartez ezartzen ditugun goi-maiztasuneko bulkada elektrikoek apurtzen dituzte kristalak.

  • Baterien konponketa eta berriztaketa, kargatzeko eta lanerako gehieneko gaitasuna berreskuratzeko asmoz.
  • Gure desulfatazio prozesuek sulfatoa elektrolitora bueltatzen dute, hau eta beruna berriro lanerako erabilgarri egonik.
  • Baterien eta hauen osagaien diagnosirako, matxurak aurkitzeko eta errendimendua neurtzeko tresneria aurreratuenak eta fidagarrienak ditugu.
  • Berriztaketa prozesuen ondoren, bateriaren egoerari buruzko txostena honen egoeraren bermatzaile da.

“Bezeroarekin bat, iraunkortasunaren aldeko erantzukizuna dugu, ingurumena zainduz eta energia kontsumoa, CO2 ekoizpena eta hondakinen sorrera murriztuz.”
Eneko Suinaga, Battery Tek