Berun-azido bateriak. Nola dabil bateria bat?
Berun azidozko bateriak itzulgarria den oxidazio-erredukzio prozesu kimiko baten bidez funtzionatzen du; prozesu honetan osagai bat oxidatzen denean elektroiak galduz beste osagai bat erreduzitzen da elektroiak irabaziz. Bateriaren elektrodo positiboa (anodoa) berun dioxidoaz osotua dago eta elektrodo negatiboa (katodoa) berunez.
Bateria deskargatzen denean, bi elektrodoen konposizio kimikoa berun sulfatoan eraldatzen da. Bateria berriro kargatzerakoan, berun sulfatoa bere lehendabiziko egoerara pasako da, hau da, berun dioxidoa anodoan eta beruna katodoan
Sailkapena
- Abioko bateriak (SLI: Starting, Lighting and Ignition): Segundu gutxitan korronte intentsitate haundia ematen dute
- Trakzioko bateriak: Korrontea ematen dute denbora epe luzean zehar, deskarga sakonak jasaten dituztelarik. 2 Volteko osagai multzoez eratuak (gelaxkak) eta hauek serietan elkarturik eta kofretan antolatuta 12, 24, 36, 48, 72, 80 eta 96 Voltetako ohiko konbinazioak osatuz aurkitu ditzakegu. Ibilgailu eta makina elektrikoetan (mantenu makinak: karretila jasotzaileak, transpaletak, metatzaileak), garbitzaile eta erratzaile elektrikoetan, plataforma jasotzaileetan, artazi motako jasotzaileetan eta abarretan erabiltzen dira.
- Erdi-trakzioko bateriak: Nahiz eta beren barne antolakuntza trakzioko bateriena izan, “monoblock” moduan fabrikatzen dira, trinkoak eta manipulatzeko errazak, osotzen dituzten gelaxkak karkasa berean sartuta eta elkartuta daudelarik. Horregatik transpaletatan, golf buggietan, gurpil-aulkietan eta abarrekoetan erabiltzen dira.
- Bateria egonkorrak edo erreserbakoak: Behin instalatuta, leku berberan egongo dira eta erabilera anitz izan ditzakete. Etengabe sare elktrikora konektatuta egon daitezke edo hornidura elektrikoa ez dagoenean, energia eoliko edo fotovoltaikoaren bitartez kargatu daitezke. Energia elektrikoaren metatzaile gisa erabiltzen dira eraikuntza anitzetan edo etxebizitza aldenduetan, azpiestazio elektrikoetan eta nodoetako, telekomunikazioen antenetarako, datu-baseetarako, ospitaleetako eta abarretako SAI-etan (Etengabeko Elikatze Sistemak = UPS Uninterrumpied Power System).

- Plaka zapal eta enpastatuak
- Plaka tubularrak
- Gould edo Exide Manchester motako Planté Plakak
- Antimoniodun berunezko aleazioak fabrikatzen dira: merkeagoa baina mantentze beharrarekin (ur gehiketa)
- Selenioa: mantentze behar gutxikoa
- Kaltzioa: gas sorrera murrizteko erabilia eta ondorioz ur gehiketa murriztuz edo ezabatuz

- Likido
- Gel modukoak inklinaturik jarri daitezke, itxiak dira eta mantentze beharrik gabekoak. Kargarekiko sentikorragoak dira eta beraz tentsio baxuagoan kargatu behar dira.
- Elektrolitoa beirazko zerri mehetan xurgatua, itxiak dira eta mantentze beharrik gabekoak.
- Irekiak: Elektrolitora sarbidea dutenak ur desionizatuarekin (edo distilatuarekin) berritzeko eta dentsitatea neurtu ahal izateko.
- Itxiak (SMF: Sealed Maintenance Free): Gas sorrera ekiditeko kaltzioa dutenak eta mantentze beharrik ez dutenak, AGM eta gelezko bateriak.
- Itxiak baino balbula bidez erregulatuak (VRLA: Valve Regulated Lead Acid).

- Mantentze beharrekin: erosterakoan merkeagoak nahi izaten diren baterietan eta berauen plakek antimoniodun aleazioak dituzte.
- Mantentze behar gutxikoak: beruna-selenioa dutenean.
- Mantentze beharrik gabekoak: beruna eta kaltzio aleazioak izateagatik.
Narriadura



Giro-tenperatura 25ºC baino altuagoa denean bateriaren errendimendua arinki igo daiteke baina bateriaren probetxuzko bizitza zorrozki murriztuko da. Abioko baterien narriadurak eta hauen bizitza-zikloaren murrizpenak motorratik urbil egoteagatik pairatutako beroagatik, gainkargengatik eta ur galeragatik ematen dira.
You must be logged in to post a comment.