Zure bateriak berreskuratzen ditugu, kostuak murriztuz eta produktibitatea igoaz

Bateria eraginkorrek kosteak murriztu eta baliabideak gutxiagotzen dituzte.

icono_rayo
Bateria eraginkor batek, metatutako energia gehiena entregatzen du egin beharreko lanak modu eraginkor eta produktibo batean burutu daitezen. Ingurune lehiakor batean, beharrezkoa da potentzial osoa entregatzen duten bateriekin gehiago eta fidagarritasunez produzitzea; honek, produktuarentzat, zerbitzuarentzat eta bezeroentzat balio erantsi bat suposatzen duelarik.

icono_configurar
Energia-iturrien agortzeak, kutsadurak eta bestelako energia iturriek dakartzaten arriskuek, energia kontsumoa murriztera behartzen gaituzte, energia behar duen edozein prozesuan honen kontsumoan aurreztuz. Guzti hau kontuan izanda eta energiaren transformazioa dakarten prozesu guztietan, norberaren edo guztion aurrezpenaren beharraz jabetuz, energia-eraginkortasunean hoberantz joko dugu.
Bateria karga bakoitzaren potentziala gehienez aprobetxatuz gero, energia aurreztuko dugu. Beraz, helburu hori lortzeko zure bateria prest egon behar du.

icono_costes
Baterien kostua hauen erosketari dago zuzenki lotuta, bistakoa… baina ondoren aipatzen diren beste kostu batzuk ere kontuan izan behar dira:

  • Bateria erostearen kostua. Bateriaren bizitza luzatuz gero, bateria berri baten erosketan aurrezten da. Gehitu ditzagun, aukera, garraio eta administrazio eta abarreko kostuak.
  • Energia kostuak: bateriak %100 ematen duenean, entregatzen duen energia gehienezkoa da baina errendimendu txikiagoan, kargaturiko energiaren % bat bero moduan galduko da.
  • Matxura elektromekanikoek eragindako kostuak: tentsioa gutxitzean, potentzia berdina sortzeko behar den intentsitatea haunditzen da, honek berotze haundiagoa eta makinen edo tresnen osagai elektriko eta elektromekanikoen hondatzea dakar (motorrak, bonbak, zirkuituak, etab.). Matxura hauek askotan ekidin daitezke egoera onean dauden bateriak erabiliz.
  • Aukera kostua: behar denean zure bateriak ezin badu lanik egin, zure aukera kostuak ikaragarrizko balioa izan dezake sortu daitezken arazoengatik
  • Baterien fabrikazioari eta birziklapenari loturiko kostuak: printzipioz kostu hauek erosketa prezioan sartuta daude baina beste kostu batzuk jasango eta eragingo dituzte energia eta ingurumen arloetan eta besteak beste, lehengaien erauzteak dakarren arriskua, hauen agortzea eta baliabideen garestitzea, merkantzia arriskutsu eta kutsagarrien garraioa, berauen birziklapena, etab.

icono_cable
Lehengaiak agortzen doaz eta bateria elektrikoen osagai nagusia den beruna, urritzen doan metala da. Hala ere bere erabilera gorantza doa. Baterien birziklapena ezinbestekoa da beruna erauzteko beharra gehienera murriztu ahal izateko. Baterien bizitza luzatzeak, lehengaien beharra murriztera laguntzen du.

icono_bombillaZoritxarrez, historian zehar berunari eman zaion erabilerak mendeetan zehar iraungo duen lur-kutsadura eragin du. Egun, berunak duen kostu altuagatik eta legedia zorrotzengatik, berun-azido baterien birziklapena %95a baino altuagoa da. Dena den eta beharrezkoak diren segurtasun neurriak ez hartzekotan, baterien erabilerak eta birziklapenak isurteak pairatzeko eta ingurumena kutsatzeko arriskua dakartzate. Ondorioz, baterien bizitza luzatzeko eta optimizatzeko helburuarekin egin ahal diren zaintza eta mantentze hobekuntzek, ingurumenarekiko arriskuak gutxitzen lagunduko dute.

Zer lortzen dugu berriztapenarekin?

      • Karga, errendimendu eta autonomia gehiagoko gaitasuna.
      • Lan eta ekoizpen gaitasun handiagoko makina.
      • Matxura elektromekaniko gutxiago dituzten makinak.
      • Karga ziklo gutxiago eta energia kontsumo txikiagoa.
      • Bateriak luzeago iraun, gutxiagotan ordezkatu.
      • Iraunkorragoa, hondakinak txikiagotuz eta baliabideak gutxiagotuz.

Gure bezero batzuk

Bateria Battek-en berriztatu baino lehen, gure karretila jasotzaileak bateria kargatu berria izan arren, ezin zuen kamioi oso bat deskargatu. Battek-en tratatu zutenetik, bateriaren karga batekin, karretila arazorik gabe erabili daiteke jarraian lanaldi ugarietan zehar.
Julio Recio, Maquinaria Iciar